Pigmalion artikuluaren hausnarketa
Hasteko, gaur egungo irakasle batzuek bere atentzioa
itxaropen handiak dituzten ikasleetan jartzen dute, horiek gehiago animatu, lagundu
eta estimatuz. Noizbaiten, klasean bizi izan dugu irakasleek gu baino urrunago
iritsiko ziren ikasleei desberdin tratatzea, gainontzekoei tratatzen ziguten ez bezala. Nahiz eta hori irakasle batzuek inkontzieteki egin, garrantzitsua
da jakitea horrek besteen autoestimua eta interesa gutxitzen duela, eta hori
pigmalionen efektu negatiboa da.
Beste aldetik, artikulua irakurri ondoren, ohartu naiz aurpegi-adierazpena
eta jarrera aldaketak uste nuena baino garrantzitsuagoak direla. Izan ere, Hans
zaldia Von Osten ikusten ez bazuen, gaizki egiten zituen problemak. Aitzitik,
berarekin zegoenean, horren urduritasuna nabaritzen zuen ematen zuen kolpe
bakoitzean eta erantzun zuzenera heltzean, tentsioa desagertzen zela nabaritu eta
ondo egiten zituen. Beraz, nire ustez, irakasleek Von Ostenek
zaldiarekin egin zuen bezala jokatu beharko zuten gehiago kostatzen zaien ikasleekin,
hau da, denbora gehiago eskaini, lagundu eta haiengan konfiantza izan, aurrekoan bezala, biek nahi dituzten helburuak lortzeko.
Laburbilduz, aurreiritziak ez gaituzte bide onera eramaten.
Etorkizunean, irakaslea izango nahi zenean, aurreiritziak nire lanbidean eragin
handia ez izatea gustatuko litzaidake, azken finean tratua ume txikiekin izango
baita.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina