PIGMALION HAUSNARKETA
Bat
nator "Experimento de Robert Rosenthal" testuarekin.
Guztiok aurreiritziak izaten ditugu, bai irakasleak bai ikasleak.
Gehienetan halabeharrezkoa dira, nahita ez egiten ditugu. Horregatik
positiboak edo negatiboak izan daitezke. Positiboak begi ona badugu
eta negatiboak gaizki iruditzen baditugu kontuak.
Irakasleei
dagokionez, kurtso hasieran, aurreiritziak egiten dituzte
ikasleengan. Betidanik izan da horrela, eta aurreiritzi horien
arabera tratu desberdina ematen du irakasleak ikasle bakoitzari.
Horren emaitzak, batez ere, kurtso amaieran ikusten da, irakaslea
gorroto edo begi honez hartzen ez dituen ikasleei aurrera egitea
zailago jarriko dietelako eta gustuko dituen ikasleak edo begi onez
hartu dituenak bidea errazago egingo dietelako. Hau kaltegarria da
ikasle “txarrentzat” motibazioa, gogoa eta interesa galdu
dezaketelako.
Aurreiritziekin
lortzen dena pertsonak gutxietsi baino ez da. Modu honetan garrantzia
kentzen zaie eta gainera motibatu beharrean mespretxatzen zaie.
Ondorioz, negatibotasuna erakartzen du eta horrek bide txarretik
eramaten du.
Hortaz,
nire ustez, irakaslea izango naizenean ez dut uste aurreiritzirik ez
ditudala egingo, saihestezina delako,baina behintzat saiatuko nahiz
alde batera uzten eta ahalik eta gutxien erabiltzen.
Tamara Aberasturi
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina