Hasteko, gaur egungo irakasle batzuek bere atentzioa itxaropen handiak dituzten ikasleetan jartzen dute, horiek gehiago animatu, lagundu eta estimatuz. Noizbaiten, klasean bizi izan dugu irakasleek gu baino urrunago iritsiko ziren ikasleei desberdin tratatzea, gainontzekoei tratatzen ziguten ez bezala. Nahiz eta hori irakasle batzuek inkontzieteki egin, garrantzitsua da jakitea horrek besteen autoestimua eta interesa gutxitzen duela, eta hori pigmalionen efektu negatiboa da. Beste aldetik, artikulua irakurri ondoren, ohartu naiz aurpegi-adierazpena eta jarrera aldaketak uste nuena baino garrantzitsuagoak direla. Izan ere, Hans zaldia Von Osten ikusten ez bazuen, gaizki egiten zituen problemak. Aitzitik, berarekin zegoenean, horren urduritasuna nabaritzen zuen ematen zuen kolpe bakoitzean eta erantzun zuzenera heltzean, tentsioa desagertzen zela nabaritu eta ondo egiten zituen. Beraz, nire ustez, irakasleek Von Ostenek zaldiarekin egin zuen bezala jokatu beharko zuten gehiago kosta...